Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Baina gizonaren barruak
handi zirudion.
[Itxaropen] Handienak (1)
sinesteko hainbat handi
askatasuna opa izateraino handi
persona izatera heldu nahi izateraino
ezinaren hesia hautsi nahi izateraino
kontzientziari jarraitzeraino handi
kontra aizeen kontra
bere iritziak jaulkitzeraino handi
bere eskubideak eskatzerainoko ausardiz
alderdi maitearen [alderdiaren] alde
ertetzeraino [ertetzeko] gauza
sartu den ertera gabeko bidetatik ertetzeko
adorez

Gizonaren barruak handi zirudion
gizona dela beinen aitortzerainoko
Agintaria autatzea dagokiola adarrikatzeko handi
kontzientziaren eskariei erantzuteraino
inoregan konfiantza jartzeraino
etorkizunari aurpegia emateraino
ezetz esateko gauza izateraino
itxura baino egia maiteago izateraino
estruktura baino behinago gizona
dela aitortzeraino
Atsegina baino personago egiten duena
maitego izateraino
libre ez izatera ez ezteraino (2)

Gaia 1: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa