Bitoriano Gandiaga

Laguntza


Gandiagaren idazlanen edizio kritikoa lantzeko eraturiko Datu-basean dago oinarrituta Webgune hau (ik. Edizio Kritikoaren gida). Literatur idazlanak atala da berorren gorputz nagusia. –Erabiltzailea bertara sartzen den bakoitzean idazlan ezberdina aterako zaio, modu aleatorioan–. Olerki edo idazlan jakin bat bilatu nahi badu, berriz, Bilatzailea erabiliko du; eta bertan bi aukera ditu: a) Olerki edo testu jakin bat aurkitzea, horren “Hasiera (edo Titulua)” eremua betez; b) Hitz edo  testu jakin bat barruan duten erregistro (olerki eta idazlan) guztien zerrenda aurkitzea, “Testua” eremua betez.

Iturri nagusiaren izena (kodea) du buruan idazlan bakoitzak; baita horren azpiko aldaera- nahiz itzulpen-testuek ere. Kode horietan klik eginez, Iturrien Datu-baseko informazio-fitxa osoa aterako zaio.

Eta, amaitzeko, lan bakoitzak informazio gehiago eskaintzen duen fitxa du (“Idatzi honen inguruan informazio gehiago”). Erabiltzaileak, hemen ere, azalpena ematen duten loturak aurkituko ditu testu-zati batzuetan (eremuen izenak, laburdurak…).

Idazlanaren edo horren zatien aldaerak hiru eratara daude adierazita: a) Idazlan osoaren aldaera (testu nagusian azpian); b) ahapaldi baten edo gehiagoren aldaerak (aparteko Testu-oharretan, fitxan); c) lerro edo hitz batzuen aldaerak (testu nagusiaren barruan, kortxeteen artean) —honelako aldaerei testu aukeratuan dagozkien hitz edo lerroak letra beltzez daude markatuta—.

Idazlan bakoitzaren testuaren azpian, horren gai nagusia (Gaia 1) eta batzuetan bigarren mailako gaia (Gaia 2) edota Azpi-gaia dago adierazita, idazlan guztien gaiezko sailkapenaren arabera. Horietan klik eginez, gai edo azpi-gai berbera darabilten idazlan guztien zerrenda agertuko zaio erabiltzaileari.

Olerki batzuek konposizio grafiko berezia dute. Horrelakoak .pdf formatuan egokiago ikusteko, egin klik testuaren gaineko “Ik. Olerkiaren konposizio berezia pdf. formatuan” loturan.

Idazlan bakoitzak bere fitxa bibliografiko-kritikoa du. Horko informazio espezifikoren bat nahiz osoa ikusteko, egin klik testu barruko zenbaki —(1), [I]— nahiz izartxo markatuetan, edota “Ikus idazlanaren fitxa eta oharrak” loturan. Fitxatik bertatik joan daiteke bertako iturri-kode markatuen eta Idazlanen Datu-baseko eremuen argibide berezietara ere.

Azkenik, erabiltzailea joan daiteke zuzenean:

  1. Edizio kritikoaren iturri-kodeen zerrenda osora (Edizio Kritikoaren Iturriak).
  2. Idazlanen datu-baseko eremu guztien deskripziora (Idazlanen Baseko eremuak).
  3. Idazlanen gaiezko sailkapenaren taula osora (Idazlanen gaiezko sailkapena).
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa