Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Arantzazu
oraindik ere
ba da zerbait
Euskal Herriarentzako.

Bizitzako urterik gehienak han bizi
daramazkigunok
eten gabeko etorrian dugu ikusten
euskaldun jendea Arantzazun.
Zeren bila oraindik?

Euskaldun jende langilea
nekazaria nahiz arrantzalea
fabrikara nahiz beste edozein
lantegitara doan jende euskalduna
da batez ere
Arantzazura datorren jendea.

Arantzazu erne zenetik
etortzen hasi zen giza-jende
hartarikoa
historia zehar [sic]
Arantzazura-bideak urratu dituen
jende-modu bera
aitzurra, mailua, arrauna, jostorratza
zartaina
eskabadora, trailerra
fabrikako makinak,
erratza ta eguneroko ogia
izerdiz ordaintzen duen
giza-jende euskalduna du Arantzazuk
betiko bezeru.

Jende honek beronek jaso zuen
Arantzazu bera
Baltzategiko Errodrigogandik hasita
jende honek moztu zuen zura
landu zuen harria
karreatu zuen materiala
jaso zituen hormak
ehundu zituen aldaretako mantelak.
1622. sutearen ondoren bataz beste 300 pioi
ziren eta 200 idi uztarri konbentu
-elizen bir-eraiketan.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: herria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa