Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Abertzalea
diktadura garaian
klandestinoki
ari zen lanean
(euskara txar baten) gauez
idazten zuen pintada
ta ahal zuenean
pasatzen panfletoa.

Abertzaleak
diktadura garaian
arrisku artean
egin zuen lan
guardia harmatuei
ihes eginez
nork salduko ote zuen
ez zekiela.

Panpletoa ta pintada idatzi zuen
euskara txar baten idatzi zuen
Herriak maite zuen
berea
Herriak eutsi zion
bereari.
Herriak zuen behartzen
abertzalea.

Umeak [sic] ez dezatela
euskararik egin
justiziarik inork
ez dezala aipatu
obedientzia behar zen
adoratu:
pakearen iturri obedientzia
ordenu onaren ardatz
obedientzia
ditadurak erabakitakoen
ganako errespetua (1)

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Abertzaletasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa