Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Bagindezke Herri
jator bat munduan
Beste Herrien eta
gizonen inguruan
Bagindezke Herri
izan gara antzina
izan gindezke gaur

Bagindezke Herri. (1)
Bagindezke Herri
Herrien arloan
Herrien hauzo lagun eta (2)
lanean gindezke
giza arazoan

Bagindezke Herri.
Bagindezke Herri.
Bagindezke Herri.
Herrien arloan
bagindezke Herri
eta Herri hauzo
Bagindezke Herri
Herrien Herri-lan
hauzo artekoan

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa