Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

San Bernardon izan naiz,
San Bernardo Barriakoan,
moja zistertarren
komentu izandakoan,
zazpi mendetan otoitz
zazpi mendetan otoitz,
zazpitan zazpi aldiz
otoitz eta otoitz
egin den lekuan.
Badu xarma San Bernardo Barriakoak,
badu otoitz keru sentigarririk
Barriako elizak,
Barriako klaustroak,
badu sentigarri den
otoitz kerurik
moja zistertarren
komendu izandakoak.
Baina nola nabari den
monja [sic] otoizlarien,
zisterko monja
zazpi mendetan otoitz
zazpi mendetan otoitz
egin ta egin dutenen
hutsune isilezkoa.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: EHerria: Tradizioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa