Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Gabonez estua da
egunaren angelua
eta ditekeenik eta zabalena
fedearena.
Hurbil daude Gabonez
sortalde sartaldeak:
txango laburra egiten du
eguzkiak,
iraupen eskasa du
egunak.
Zabaldu beharra du
fedeak Gabonez,
zabaldu behar itzelez.
Zer zorabioa!

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa