Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jainkoa jaitsi egin da,
Maria Birjinagana
eguzkia uretan da
geroztik ur birjina du (1)
eguzkiak bere ama

Uraren erraietatik
errainuak erantzita,
eguzkia haur jaio da
jainkotasuna zeharo
gizatasunez jantzita.

Uraren seme polita
Mariaren altzoan zu
behar gorrian jarrita (2)
maitasun guganakoak (3)
gizakion ahuleria
jada dastatzen hasita

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa