Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Nola nahi ere den,
Belen ez dago
hipermerkatuetan,
kale argiz eta
adornuz
gehiegi apainduetan.
Behar bada aurten Ruandan,
Aljerian, Txiapasen, edo
premia, frustrazioa ta
ezbeharra bizi den
beste nonbaiten
egon daiteke Belen.
Pobreziarik non den
hantxe dago Belen
nahiz hango han
nahiz hemengo hemen.
Goazen Belena,
Belena goazen!.

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa