Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

G98^

Gabon jaiak
jai pagano dira
paganoentzako
argiaren jaiak dira.

Gabon jaiak
jai kristau ote dira
kristauontzako?

Zenbat leku dute
gure Gabon jaiek
gure argitzat aitortzen dugun
Kristorentzako?

Baina paganoek
beren argi-jaietan
guk beste bihotz badute,
premiak jotako
-nahiz anaia nahiz arreba-
kristoentzako.

Zenbat leku dute
gure Gabon jaiek
argi Kristo eta
argitako kristo
kontaezinentzako?

Sueten Gabon zoriontsu
eta sueten urte berri oparotsu. [I]

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa