Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zoaz eta jaso ezazu
galtzeko zorian den
hizkuntzaren zati oro
zoaz eta zabiltza
jaso ezazu hitz eta esaera
ipuin eta kantu
ohitura ta gauza izen. [I]
Saltzeko zorian den
Herriko ondasun oro
behar duzu jaso
behar duzu bil(du).
Baina zoaz eta zabiltza laster
baserritarren, arrantzaleen,
tabernari ta dendari,
euskaldun jende xumearen
guztiaren ondoren eta
jaso ezazu hitz eta esaera
ipuin eta kantu
ohitura ta izen,
saltzeko zorian den
Herriko ondasun oro
behar duzu jaso
behar duzu bildu
erlikia saindu
Herriko ondasun asko
gal-zorian bait dago.

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Tradizioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa