Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Askotariko gizajendea
aurkitu zuen kaletan.
Bakoitzak zirudion
pieza interesgarri.
Ain zitzaion bakoitza
desberdin eta bakan!
Askotariko gizajendea
aurkitu zuen kaletan.
Aurrez zetozkionen
aurrea ikusten zuen,
haruntz zihoazenen
idula* ta jasa*.

Askotariko gizajendea
aurkitu zuen kaletan.
Jazkeraz, ibilkeraz,
eta tamainaz bezain
desberdin
zitekela zirudion
bakoitza.

Bakoitza zirudion
pieza interesgarri.
Bakoitzetan nahi zuen
oharmena jarri,
bakoitza nahi zuen
banaka aztertu.

Askotariko gizajendea
aurkitu zuen kaletan.
Bakoitza tonu bat zen,
nota labur bat orkestan,
inpresio pintzelkada
arin bat kuadru handitan.
Askotariko gizajendea
aurkitu zuen kaletan.
Bakoitzak zirudion
pieza interesgarri.
Askotariko kolore mantxak
ari zaizkio begitan.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Hiria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa