Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Poztu zen pertsona
eta alaitasuna,
ezin izkutatuz,
bistaratu zuen
modu eder baten,
poza elekatuz
festa-lengoaian.

Biba festa,
alaitasun
lengoaia;
ekin, saia
jende presta;
fuera kezka,
biba jaia!


Poztu zen jendea
eta alaitasuna,
ezin izkutatuz,
plazaratu zuen
modu eder baten,
poza elekatuz
festa-lengoaian.

Biba festa.

Poztu zen herria
eta alaitasuna,
ezin izkutatuz,
jai bihurtu zuen
modu eder baten,
poza elekatuz
festa-lengoaian.

Biba festa.

Gaia 1: Festa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa