Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

EKB^

Pintore, masusta beltzen
kolore beltz ederreko;
pintore, beltzeran gaizto,
beltza maite ez dekalako!

Illargia zuri eder
gaua beltz eder dalako;
Birjina alaxe legoke
beltzen artean balego.

Aizak, aizak pintatzaille
kafe onaren beltzeko!:
Jaunak maite badizkik,
zer duk beltzendako?

Naiz-ta beltzak, eder dituk
ardo beltza masustak.
Santu-pintatzaile aizenez
pintaitzak aingeru beltzak.

Ba-dek oraingo aingeru
zuritan naiko pintatu;
nola beltzik pintatzerik
etzaik iñoiz gogoratu? [bururatu?]. (1)

Gaia 1: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa