Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Oroit zaitez hil zinela,
bizi, hilik bizi zarela,
hilaren bizimodua dagokizula,
inorentzat bakarrik bizi behar duzula.

Oroit zaitez libre zarela, aske,
zeure buruaganako erakarmen gabe,
ezeri lotzen zaituen ezer gabe,
lumabelarraren* luma, haizearen mende.

Oroit zaitez esamesek ez zaituztela ukitzen,
lurra dagoela zure ta masiatzaileen artean.
Oroit zaite [sic] zeure pisurik ezaz, zeure ilauntasunaz*.

Onar ezazu zeure burua zeu zarean hortan,
ez ezazu beste inorenaz gonbara
hurbil zaite zeuregana
zeuretasunaren bila
askatasun jarrai-bidea
eskain ahal diezaiozun
begira zaitzakeenari
hilen askatasunean biziz
zaitez jator
biziekiko harreman
aratz eta maratzean*.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa