Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Murriztu zuten aritza
muskildu zuten aritza
ebaki zuten aritza.
Baina lurrean geratu ziran
sustarretatik
berriz sortu zen bizitza.

Aritz zaharraren sustarrik [sic]
bada geratzen lurrean,
ama lurraren sabeletikan
behin eta berriz eta berriro,
eten ezinik
altxatuko da euskal bizitza. (1)

Lurra da kausa
lurra sorburu
lurra jatorri
eta erazle,
lurrak zoituko gaitu lurrean (2)

Gaia 1: Lurra
Gaia 2: Izadia
Azpi-gaia: Izadia: Arbolak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa