Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Mendi, zelaiok berez
zaizkit hain maitagarri
edonoiz eta edo-
zelan ageri diren!
Neure barrugiroen
ispilu handi ditut
berde eta argiz, lorez
inoiz, hain zorionez;
inoiz marroi, biluzik
busti eta hotzakil,
negute sarri luzez.

Mendi, zelaiok neure
isla hustu diedan
kolilu* abegikor
dira edonoiz, edo-
zelan ageri diren.

Gaia 1: Izadia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa