Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Lan egin behar du
ogia irabazteko
ogia irabazten du
gosea asetzeko
gosea asetzen du
ta jolasa nahi du

Jolasa ordaintzeko
dirua behar du
dirua iristeko
lan egin behar du
lan egiteko ere
non egin [sic] behar du
non egina lortzeko
dirua behar du
dirua iristeko
lan egin behar du

Lan egin behar du
dirua iristeko
non egina lortzeko
ogia irabazteko (1)

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Jendea: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa