Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

JML^

Kukurruku.
Oilar beltzak jo du. (1)

Jaiotzen da eguna
eta harekin gu,
jaiotzen da eguna
eta harekin gu,
hala gaioteguna
egunero dugu.
Kukurruku,
Egunero dugu.
Jaiotzen da eguna
eta harekin gu.

Egunero ta berriz,
jaiotzen gara gu,
egunero ta berriz,
jaiotzen gara gu,
bizitza egunero
estreinatzen dugu.
Kukurruku,
estreinatzen dugu.
Egunero ta berriz
jaiotzen gara gu.

Egun berri bakoitza
opari bat dugu,
egun berri bakoitza
opari bat dugu,
eskerrik asko eta
poza zor diogu.
Kukurruku,
poza zor diogu.
Egun berri bakoitza
opari bat dugu.

Eguneko eguna
hain bakoitza dugu,
eguneko eguna
hain bakoitza dugu,
agurkatu dezagun
irrintzi ta oihu (2)
Kukurruku,
irrintzi ta oihu. (2)
Eguneko eguna
hain bakoitza dugu.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: Bizitza: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa