Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Egan^

Kantatzera noa
Gabongo argian;
kantatzera noa:
Haur bat jaio dela
gauaren erdian.
Gauaren erdian
kantatzera noa
pobrezan jaio den
Haur-Jaungoikoaren
penazko leloa:

Esan gabe doa
pobrezako haurren
intziri gaixoa:
Pobrezatik pobre,
laguntzarik gabe,
galduz galdu doa
haur pobrezakoen
negarrezko eske
alferrikakoa.


Izarren begian
Jaunkoiko den haur bat
jaio da mendian
geure ageri ta
geure haragian.
Geure haragian
kantatzera noa
pobre jaio diren
Jainkoaren haurren
penazko leloa:

Esan gabe doa...

Denaren premian
Jainkoaren haurrak
pobreen haurrerian,
gosek-hilen mundu
beltz eta gorrian.
Beltz eta gorrian
kantatzera noa
pobre jaio diren
Jainkoaren haurren
penazko leloa:

Esan gabe doa...

86. abendua

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Pobre(tasuna)
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa