Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Jaunaren etorreraz
gartsuki ari zaigu
Abendu santua.

Gabon-aurre giroak
suspertuko al digu
otoitza, kantua.

Zein ederki bihotza
hitzaren abaroan
zabal eta erne.

Betidatorren Haren
betiko itxaroan
lasai eta irme.

Jaunaren guganatze
inoiz etengabea
dugu salbazio.

Zorion dagokigu
esker onez betea,
eta, bozkario.

Gaia 1: Liturgia
Azpi-gaia: Liturgia: Abendua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa