Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRS^

Jainkoaren zerbitzari
Frantziskorekin batera
Gaitezen poztu benetan
Ordenako santu honen (hauen) (1)
omenezko jai honetan.

Kristori zion (zien) jarraitu
San Frantziskoren antzera
pobretasunean biziz,
arreta Jaunari eta
hurkolagunari eskainiz.

Erreglaren araura
Ebanjelioz blaitua(k)
gure anaia santua(k),
zer pozbidea guretzat,
berari (beraiei) gure kantua

Emaile Aitari aintza,
aintza seme eskainiari,
aintza Arnasa Gurenari,
aintza santutasunaren
iturri Hirutasunari (1)

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa