Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jainkoak gizon oro maite du
nire eskolako umeak maite ditu.
Jainkoa ez da haserrebera nirekin
ez eta beste inorekin
Jainkoak beti maite gaitu
eta beti digu aurpegi ona agertzen.
Jainkoak eraman ona du
itxoiten daki

Onez gaitu jarraitzen Jainkoak
onez beti
Arik eta geuk erabaki dezagun arte
libreki
Haren borondatera etorri
ala ez.

Gaia 1: Jainkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa