Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Jainkoa baldin baduzu Egile aitortzen
eta zaren eta duzun guztiaren emaile,
pentsa ezazu ea esker oneko ote zaren,
ea Jainkoari ote diozun une bat
eman dizun guztiaren ordainetan eskaintzen.
Zikotzak, zekenak gara aukeran Jainkoarekin
eta gehienbat ez dugu hartzen astirik
Harekin egonalditxo bat egiteko.

Naizenaren Egile,
dudanaren emaile,
zordun natzaizu.
Beste iņori [sic] baino
beste ezeri baino
lehenago behar dizut
une hau eskaini
zeugandik jaso baitut guztia
neure Egile zaren
eta egin eta eman nezakenaren
iturri bizi zaitudan
Jaun oparitsu Horrengandik.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jainkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa