Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Izadiaren sakonetiko
iratzartzea
izadiaren apirileko
ernamuntze nonnahiko bizi eta bizigarriak
daragit barrutik kanpora
nire enbor iadanik zaharkinduari
ez dario azala urratuz puja sorta-samurrik
baina Machadoren harako
makalari antzeratsu
pozaren orri batzu
nabari dizkiot
gorputz erdi hustuan
edo agian ariman.
Nabari dut iratzartzen
jaiotzen luzatzen
ari den izadiaren eztanda hezea
kukuaren kantua uraren zarata mardula
txoriak eta argia
eguzkitik behera epel eta disdirant (1)

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa