Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Itzi egingo dot
ezin daikedana.
Zergaitik bear dot
beti burrukan bizi,
beti, urtez urte,
egunez egun,
ordurik ordu,
ezer iritxi gabe,
esker onik lortu
gabe, betiren beti
yoranen naigabe
alperrikoen mende?

Ainbestegarrengo
gaua ganera jatort
eta Udagoena
—yadanik, ainbeste
garrengoa au ere—,
gero-ta otz-giro
giro(go)tzen ari da. (1)

Eta dardara dagit
otzez eta nekez,
gauaren urbillez
eta Udagoenez
eta ainbeste bider
alperrik jardunaren
gogamenez beltzez.

Zenbat bider asi
dotazan nik gauzak
labako su beraren
indar eta adorez...
Eta zenbat aldiz,
ezin-etsiz, itzi
bear izan dotazan
bide erdian beti
nai nebazan portura
ezin-eroanez.

Itxasoan sortzen dan
anpulua* irudi,
arek zer aide-aldi
alako dantzari,
ez naigaberik gabe,
ala_arkitzen naz ni
aduari itsasi,
itxas-anpulu zori,
itxaso zoroa dan
neure aduari.

Ur garratza jatort
begietaraiņo,
malkoen garratzduraz.

Itzi egingo dot,
bein barriro itziko dot,
yadanik eungarrengo
eun-milla garrengoz
itzi izan dodana.

Zergatik bear dot
beti burrukan bizi
eziņaren kontra?

Illunabarreko
Udagoengo laiņo
zarpillei begira
itxaroko dot gaua.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Urtaroa
Azpi-gaia: Bizitza: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa