Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Itxungi da eguna
loditu da iluna
arbolak ilunetan
izkutatu dira,
haize bafadak ditut
sentitzen ilunpetan.

Gauzen formak ikusten
ditut oroimenean
eta gauzen izenak
kantu bat legez ditut
akordua betean.

Gauaren barrunbean
inongo argi barik
burua bete gauza
ikusten dudalarik
atseginezko egon
presarik gabean.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa