Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hormak bizi nau,
esan zidan untzak.
Sagar-ondoak bizi nau,
esan zidan mihurak.
Lurrak gordetzen duen
ezetasunak bizi nau,
esan zidan goroldioak.
Zer egiten dut nik
esan zidan untzak,
inoren bizkarretik
bizi besterik?
Zer egiten dut nik,
esan zidan mihurak,
inoren bizkarretik
bizi besterik?
Zer egiten dut nik,
esan zidan goroldioak,
inoren bizkarretik bizi besterik?

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa