Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hemen bizi naiz eta hemen dihardut. Kanpoko gauzak argiago ikusten ditut barrukoak baino. Kanpoan dut paper zuria, eskua eta boligrafoa. Barruan, ganduak lausotutako kristal gris eta gogorraren eragozpen konkorra. Eskuari begiratzen diot, boligrafuari eta paperari. Iturri ugari bat da papera. Inguruaren ispilu handi eta argia, irudi ugariez bete eta edertutako pantaila iradokorra [sic]. Erlieberik erabakiena duenaren gainez erabili dezaket eskua, boligrafoz markatuz haren zilueta. Orografia handi baten begitazioa da paperean ageri zaidanik ikusgai nabariena. Aloņa, Artzanburu, Aizkorri, Urbia, Oltza [I], Artia mendikatea. [II] Inguru jagi horren dogian (1) izur eta tolestura handiko altzoan erdigune, kukulu eta muin berton Arantzazu.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Geogragia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa