Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

JML^

Hariztiko haritzek
bai gerri sendoak,
hariztiko haritzek
bai gerri sendoak,
bai adaburu handi
eta oparoak,
jasoak,
besanga txairoak,
alturako airean
altu ta airosoak!

Hariztiko zerua
berde ta urdina,
hariztiko zerua
berde ta urdina,
hostoz eta ostartez
errezel egina,
astina*,
brisak eragina,
eguzkiak han-hemen
horitu arina.

Hariztiko argia
argi berdea da, (1)
hariztiko argia
argi berdea da
Gardenki hartua du
hostoen islada,
hutsa da,
ostera hala da,
berdearen zerdura
duen argia da.

Fraideen hariztiko
bidetxoan gora,
fraideen hariztiko
bidetxoan gora,
neska-mutil gordinak,
lora baino lora,
hasgora,
batek daki nora;
baina, joan agian
ez doaz inora.

Hariztian pilin paux,
hor pinpilinpauxa, (2)
hariztian pilin paux,
hor pinpilinpauxa
berdea den aireko
bazterren printzesa,
arrosa,
morea ta beisa,
zerbait gozoren bila
argi ta geriza.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: paisajea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa