Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hala ere
sarri
entzuten
zien
begiei.
Baina
ezin zen
askatu,
ezin zuen
lehertu [zabaldu]
bere
ohiko
tankera (1)
ezin
zen
atera
usarioko [ohiko]
arauditatik [egitamutatik],
ezin
zen
jarri
era berritako
entsegurik [idazkera(rik)] (2)
urratzen [sortzen].
Nola behar zituen
lerrokatu hitzak
etxeak kaletan bezala
etxe ta kaleren
gorputza [gorpuzkera] antzeztatutz; (3)
nola urbildu [sic], hurrundu [sic], nahaspildu
elkarren artean hitzak
etxe ta kaletako
gizonak bezala? (4)

Gaia 1: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa