Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Haizearen laguna naiz.
Horregatik dut idazten
kanta daitekeen moduan.

Haizearen ta
itsasoaren laguna,
zurrumurrua dut maite.

Iharduna eta etena,
etena eta iharduna,
haizeak hala dihardu,

itsasoak ere hala,
olatuen erritmoan,
dio bere eresia.

Gaia 1: Izadia
Azpi-gaia: Izadia: Eguraldia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa