Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Haizea da bizitza.
Haizea bada behintzat:
aldiak dituen haize
sarri urratua.
Eguzkiaren aurretik igaro, eta
gaueko iluna zehartzen du,
hibai ertz baten geratzen da une batez
eta kaleko paperekin jostatzera abiatzen da
eta baita parkeko arbolen ostro
nahiz basobidetako orbelekin.
Haize bustia da gehienbat bizitza
ta euria dario
xirimiri gisan noizbait
idolak* bezala lantzean behin
haizea bezala pasatzen da
haizea geldi dago diogunean ere
giro garbiaren barrenean
atseginak hartzen duenean ere
ta itsasoko aize hotz ere bihurtzen da
eta mendiak zehar ipar nahiz
mendebal bihurtzen da
eta odeiz kargaturik
zanpatzen (1) du bat bizitzak. (2)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa