Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gure nahia ez zuen sortu haizeak
Iturriak bezala lurretik sortu zen.
Gure mendietan eta ibarretan
gure asabek erein zuten gure nahiaren hazia.
Zeren nahia aurrera atera nahiez
hiltzeraino jokatu zuten
nahi zutenaren alde hiltzeraino.
Lurretik gora jasotzen zaigu
zerupeko aidea geuretzat eskatzeraino
arnasa hartu beharrez lurrean
itotzen diren arrainak bezala,
itotzenago eta etsipenezko salto
handi eta amorratuago
handiagoak emanez.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Lurra
Azpi-gaia: EHerria: Borroka
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa