Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gure Herrian ere
ba dago langille (1)
arazo garratzik
erabagi gabe.
Baina ez dugu nahi
langilerik saldu
gezur paradixu
inperialista
gorri baten truke.
Ez ditugu utzi nahi
gorrien menpe gorrian
eta Herririk gabe.

Ez dugu ikusi nahi
gure langile jendea
gorrien menpe gorrian
lehen bezain morroi ez ezen (2)
lehen herak osatzen zuten
Euskalerriarik gabe. [I]

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa