Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB (makinazkoa)>

Heb. 4,14-16; 5,7-9
Guk maisu bat daukagu
ezin hobea,
denean egin zena
geure antzeko;
berak markatu zigun
jokabidea.

Gure argalkeriaz
errukitsu da,
lagun egingo digu
behar orduan;
graziaren jarleku,
apaiz ahaltsu da. (1)

Giza haragizko bere (2)
bizitzaldian
eskari lazgarriak
egin zituen
aztertua izan zen
estularrian.

Jainkoaren Semea
izanik ere
bere neke artean
zuen ikasi
esaneko izaten
azkenerarte.

Aitaren nahian ari
direnentzako
salbamen iturri da
urez, odolez;
gure alde dihardu
ederki asko. (3)

Gaia 1: Jesu Kristo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa