Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gizona, hona hemen gizona.
Hona hemen gizon hau
Irailak jota.
Hementxe dago.
Badarabilkioz buruan
zementuzko etxeak,
hazi zituen haurrak
edo hazitan utzi zituenak,
kale jendez zehar-meharkatuak,
emakume haura eta emakumeak.
Badarabilkioz belarrietan
hainbat modutako zaratak, hitzak, soinuak,
lehengoak, maiteak, joan zirenak.
Begietan lainoak, abioiak, urruna.
Nahia
nekaturik dauka
estazioko banku zaharrean etzanik dagoen
agurea bezala.
Itxaropena,
parkeko zumarrak bezala,
eranzten ari zaio
igar zarata narrastakako batez.
Hemen dago gizona,
gizadiaren ostro sentitzen dela,
Irailak jota [jotakoa]. (1)

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Gizagaixoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa