Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gizona
pentsatzen jarri zen
ez dakit zenbatgarrenez,
ez eta zenbatgarren
lekutan.

Barajasko aeroportuan abioiak
bat sartu, bestea erten.
Abioiak sartu ta erten.
Abioiak.

Harri ta gorgarria da
ikuskizun ikusgarri hau
eta gizonak sortzen du!
Gizona da hemen
ikuskizun honen
ardatzik harrigarrien!

Gizona da horratio gizona
holako ikuskizuna
sortu duenean!

Gaia 1: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa