Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gauaren pean, urian
arrastaka argiak.
Jendea ibilian dabil
taldeka edo bakarka
durundi batek aztoratzen du
uri barruko bizitza
bonbillak han hemen eta argi
luzaro biztuak dizti
begi nekatuen izpi
biziagoak bezala
argi ernegatu bat jaurti
daroe mingarri,
begiak urduriago ipiniz.
Eta aladameneko eskaparateak
argidurazko erluzez
urdurituago naramate
— O, uriko gau zaratatsu
eta argi larrizko,
Barzelona beteko
galdu aldiko hau!

Gaia 1: Hiria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa