Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBMG^

Gaua mila jendek eta
mila argik betetzen dute,
festa bezpera halakotan
alai gau oro Madrile. (1)

Anuntzioen diztira,
zine, teatro, jatetxe.
Merezi du errebista
pasatzea berak ere.

Aidea bero eta apain
edaleak nonahi dagoz.
Dena da sasoia [animu] eta
berriketa kale oroz.

Garagar ardo baso bat
etxera itzuli baino lehen,
edari zoragarria
gertatzen bai da Madrilen. (2)

Gaia 1: Hiria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa