Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB (eskuzkoa)^

Gabon = Jainkoaren maitasuna
gizon eginda = Eguberri.
Gabonak Eguberri. (1)
Eguberrik Aro Berri.
Gabon misterioak
Historia erdi bi
egin du:
Gabon aurrea bata,
Gabon ostea bestea.
Igaro zen Gabon aurrea,
Gabon osteak dirau
geroztik. Beraz
Aro Berrik.
Jainkoaren maitasuna
gizon egin zenetik
gerokoan
Jaungoikoa gizonkide da
eta gu Jaungoikokide
Haren maitasunari esker.
Gabon
Eguberriren ama
Belenen.
Eguberri
Aro berriaren Ama
Belengo gertakizun
hartatik aurrera.
Jaungoikoaren maitasun
gizon eginaren argitan
Zorion!

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa