Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez naiz itzuliko
galdu nuenaren bila.
Zertarako itzuli? Zertarako
galdu nuenaren bila ihardun
aurrera jarraituz aurkitu nezakeena ere
galtzeko zorian jarriz?
Galdu nuena atzean galdu nuen
egin dudan bidaldi luzearen edozein
puntutan jadanik atzerakotan.
Aurrean aurki dezakeedanak [sic] nau
tiratzen
bidez aurrera urrunean dijoakidan
ametsak
agian atzemandu zerbait eder eta (1)
berriren aztarna
Galduminari atzerakoi deritzot
lehengo itsumenera itzultze zoro.
Agian galdu ere egin ez dugun zerbaiten
irudikeria.
Aurrerantz da bakarrik zabaltzen bizitza
iragana hilik da
etorkizuna dugu bide aurrerako,
itxaropen beterako dei beti gaztea
dugu udaberri galdu ez dugunaren
agintzari berri
birbiztearen mugarantz (2)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Heriotza
Azpi-gaia: Bizitza: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa