Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez daukat beste
esatekorik ezer
Bertan behera baldin bagoaz
alferrik dut deadar egitea
Ez daukat beste
esatekorik ezer
Baina norbaitek baldin badu
gure ardurarik
galdera bat egingo nioke. (1)
Baina ez dakit zertarako.
Hala da ze
ez daukat beste
esatekorik ezer.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa