Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

UBMG^

Ez bakarren bat,
taju zarpilez
zenbat
gizajo-jende
dabil
Madrileko edozein
kale ederrez
zarpil.

Lotsatu egiten naiz
aberastasunaren
erronkalari Gran Viaz. (1)

Edanda egon arren
bideko kafetetxez
berriz eta tristuraz
edan dut lotsaria
azukrerik gabe
markako mindura
kopa bat edo bestez.

Beltzarren [sic] begiak gorri
kristautasunaren
frakasu halakoaren
hondakinak mihatzen
gelditu naiz gero
edozein kalegurutze
handitako gurutze
Kristorik gabekotan.

Aingeruak hil bide
dire, diot, eta Jainkoa
agian aspertu da
kristau bihotzei maitasun
grazia egiten.

Baina pobreen alde,
jardun ote du gero
inork egundo
benetan? (2)

Baina barkatu
behar ez denik badiot, edanda bait nago, eta
erreta.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Aberats/pobreak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa