Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Euskalerria
ez dago hilda,
ez dago hilda, bai zera!
Euskalerria
lotan dago lo,
Euskalerria
bizi da.

Euskalerria
esnatuko da,
esnatuko da
goiz baten.
Euskalerria
goiz baten argi
esnatuko da
bat-baten.

Euskalerria
hasita dago
hasita dago
esnatzen.
Euskalerria
hasita dago,
gauzak argitan ikusten.

Euskalerria
begira dago
egin behar dun lanari.
Euskalerria
ez da bildurtzen
bai du langile
ugari.

Euskalerria
aurrera doa
euskal egintza
osoan.
Euskalerria
seguru doa
bere gizonen
pausoan.

Euskalerria
ez dago hilda,
ez dago hilda, bai zera!
Euskalerria
bizirik dago,
Euskalerria
geu gara!

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa