Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Euskaldunok
derrotatu batzu gara:
Ez dugu ausardiarik
euskaraz egiteko
harrikatutako txakurrak bezala
erdara entzun orduko
kuxkurtu egiten gara
eta batzuk hobeto eta gaizkiago beste batzuk
erdarara jotzen dugu
berehala.

Erdaraz ongi egiten duenari
erdaldunak ez dio eskerrik ematen
zeren erdaldunarentzat denak [sic]
egin behar dute ongi erdaraz
eta gaizkiago egiten duenari
parre egiten diote gainera.
Eta mespretxu [sic, mespretxatu?]
eta gutxiesten du [sic, dute? da?] (1)
erdaraz baldarrago
mintzo denaren kultura.
Erdal herrikoen erdara,
ez da mingarria, ostera,
baina bai Euskalherrikoen erdaraz eginbeharra.

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Gutxiespena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa