Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AGK^

Beti gauzkak noiz etorriko
ote hatzaigun etxaldera,
ez gaituk ohitzen, ez gaituk ohitu,
ezin hi barik egotera,
mahaian porest zeudek hiretzat ere
aulkia eta platera.

Eutsi goian, mutil,
betiko animo horri,
eurekin batean gaituk,
eurekin batean gaituk
txipli txapla pum,
Gabon gaua pozik igaro daigun.

Epel, epel gaur sukaldean,
aitaren ta amaren ondoan,
Jesus haurra jaio delako
elkarren maitasun sutsuan.
Gaurko gau honen argi biziak
pozten gaitu bihotzean.

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa