Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

EEH^(Euskara Euskaldunon Hizkuntza)

Lazioko lore lantzaka*, ederra,
bat-batera zara aintza eta hilobi:
sorterriko urre, zabor lohi artean,
meatz zakarrean, harkoskotan argi.

Hala maite zaitut, ezezagun, ilun,
hots handiko adar, lira maitagarri,
ekaitzaren dunbots ziztu hotsa duzu
eta bihotz-aldi samurrenen xera.

Zure indar gordina dut maite eta zure
oihan eta itsaso bizien usaina!
Hizkuntza latz mina sendo maite zaitut.

Zure hotsez esan zidan amak "haurtxo"!
Erbeste beltzeko Camoens-en malko,
oi zu jeinu gaiso, oi maiteņo zurbil.

Gaia 1: Hizkuntza
Gaia 2: Idazlea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa