Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hona Arantzazura Amaren etxera,
maite gaituenaren magal epelera.
Irrikaz gatozkizu, Ama bihozbera,
zure babes eztia goxo dastatzera.
Hona Arantzazura amaren etxera,
maite gaituenaren magal epelera.

Ikusi nahi zaitugu, ondoan sentitu,
ama, kontu txikitan zurekin aritu.
Asaskatu nahi dugu, adoreberritu,
zeure arnasarekin bizitza argitu.
Ikusi nahi zaitugu, ondoan sentitu,
ama, kontu txikitan zurekin aritu.

Horra zu Arantzazun elorri gainean,
hona gu bizitzako arantzen artean.
Neke-minen garaile zu betierean,
geure pozgarri zara arantzabidean.
Horra zu Arantzazun elorri gaineran,
hona gu bizitzako arantzen artean.

Asmo tíamets jatorrik badakarkizugu,
asko dezakeguna oso argi dugu.
Mundua hobetzea daukagu helburu,
ikuspegi berriak landuko ditugu.
Asmo tíamets jatorrik badakarkizugu,
asko dezakeguna oso argi dugu.

Gorroto gutxiago, maitasun gehiago,
jendea gozotasun beharran dago.
Bizipoza prestatu, bizipozera jo,
ederra den bizitza egin ederrago.
Gorroto gutxiago, maitasun gehiago,
jendea gozotasun beharrean dago.

Aurpegiak argitu, eskuak luzatu,
ateak ireki ta bihotza opatu.
Adiskidetasuna sortu ta hedatu,
pertsonaren aldeko ardura sustatu.
Aurpegiak argitu, eskuak luzatu,
ateak ireki ta bihotza opatu.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Erromesak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa