Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Etxeko ogia
jan egiten degu.
Au da: Ogia
artzen degu, ta
geutan biurtu egiten degu
geua sendotuz.
Au naturala da.

Elizako Ogia
jan egiten degu.
Au da: Ogia
artzen degu; baińa
Ogiak Artan bihurtzen gaitu
geua sendotuz.
Au naturalez goitikoa da.

Kanpolo ogia
jan egiten degu.
Au da: Ogia
artzen degu
ta artan bihurtzen gaitu
geua makalduz.
Baina au
kontranaturala da,
mutillak! (1)

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa